…ia dena ondo ateratzen da. Egon behar ez zen aldapa gogor bat eta guzti, egun polita eta bukaera aparta. Toki zoragarria, akanpatzeko autoritate sasikonpetentearen baimenarekin. Komuna niretzako irekita utziko dute gainera!


pedalak nora, alboka hara
Coimbratik hegoaldera jadanik. Gaur lo egiteko ibai-hondartzatxo polita begiz jo dut, herri ñimiño baten. Sargori dagoenez, um bolinho de Tentúgal dastatu bitartean atzeratutako argazki batzuk jarriko ditut bistan.
Izan ere, bloga erabiltzen ikasten nabil oraindik -Rokeren gidaritzarekin, eskerrik asko- eta igota neuzkan argazki asko ez zeuden eskuragarri.
Lehenengo bildumatxoa bidaiaren lehenengo hiru asteetan lagun izan nituen eliza eta ermitena da. Ez dakit zenbatetan idatziko nuen gps-an iglesia/igrexa eta ermita/ermida. Orain ordea, Portugalen, “parque de merendas” eta “praia fluvial” dira trendintopik.













